Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2018
GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!!
Proiektu honen bidez animalien mundura hurbildu gara eta gauza ugari ikasi ditugu. Lehenengo egunean, horrela aurkitu genuen ikasgelako atea. Ausartu ginen jakina, eta barrura sartu ginen. Momentu horretatik aurrera, animalien munduan murgildu ginen. Animalien ezaugarriak ikasteaz gain, ALEGIAK landu ditugu. Azken egunean,   txotxongiloekin  alegi bat antzeztu genien senideei! AZKEN EGUNA: Ikasleak eta senideak elkarrekin Egun hauetan, ikasleok ere, gure konpromisoa hartu genuen: BAIETZ 3 EGUNETAN! Euskararen egunean ekitadi nagusia: dantzak, kantak eta pastela!!! Eta azken egunean.... HERRI  KIROLAK!
BASONDO LH 1.mailako  ikasleok Basondora joan gara. Mehatxatutako basafaunaren bebeslekua da eta han, animalia ugari ikusteko aukera bikaina izan genuen: basurdeak, oreinak, katamotzak, otsoak, bisonteak... Egun eguzkitsuaz gozatu ahal izan genuen eta primeran pasatu genuen!  
PROIEKTUA AMAITU DUGU ! Uraren zikloaren proiektua amaitu genuen eta egindako lana partekatu nahi izan genuen gurasoekin. Primeran pasatu genuen eta egun zoragarria izan zen guretzat. Eskerrik asko hurbildu zineten gurasoei eta etorri  ez zinetenoi ere.  
EL POBAL BURDINOLA   Uraren zikloaren proiektua lantzen ibili gara egun hauetan eta uraren erabilera ezberdin bat ikusi ahal izan dugu . EL POBAL BURDINOLAn egon ginen eta ur errota baten funtzionamendua ikusi genuen. Urak mugitzen du errota! Burdina nola lantzen den erakutsi ziguten eta guk, hamaiketakorako taloa egin genuen.  Eguraldi zoragarria aprobetxatuz, Sopuertako parkera joan ginen arratsaldea pasatzera.