Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

2. hiruhilekoa

         2. hiruhilekoa amaitu da ! Hemen dituzue hilabete hauetan egin ditugun ekintzak!     Proiektuaren lehenengo egunean Erandioko alkatearen gutun bat jaso genuen. Udaletxea ezagutzera gonbidatzen gintuen! Eta horrela, hasiera eman genion gure proiektuari, Aupa L'Erandio ! Udaletxea ezagutzeaz gain, Erandiokok auzoak ezagutu genituen. Txango ederra egin genuen! Amaitzeko hauteskundeak antolatu genituen; gurasoak gelara gonbidatu genituen eta gure alkategaien proposamenak entzun eta gero, hauteskundeei hasiera eman genien. Hauek dira gela bakoitzeko alkate berria eta zinegotzi berriak.      Peter Pan, Txilintxo, Wendy, Garfio, piratak, indiarrak, krokodiloak… denak elkartu ginen gelan eta gero… desfilea ! Tipi tapa tipi tapa korrika! Petoa jantzi, guztiok bat egin eta kalera atera gara korrika egitera euskararen alde! Gure
Azken argitalpenak
Otsailaren 4an, Agate Deuna abesten ibili ginen kalez kale.